Guztira 31.916 lagun daude egun, lan egin gabe Bilbon; irailean baino 156 pertsona gehiago. Gorakada nagusia zerbitzuetan eman da; irailean (21.044) baino 101 herritar gehiago zeuden lanik egin gabe urrian (21.145). Bestalde, nekazaritzan 585 lagun zeuden langabezian urrian, irailean (553) baino 32 gehiago; industrian 2.872, irailean (2.842) baino 30 gehiago; eta aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen artean, 3.841 ziren lan gabe zeudenak, irailean (3.841) baino 28 gehiago.