Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazteria Sailarekin elkarlanean, abian jarri du ‘Job bilatzen ari gara’ programa. Programa horren barruan lau saio eskainiko zaizkie Bilboko gazteei, jarraibideak emateko, sormena erabiliz lana bilatzeko.
‘Job bilatzen ari gara’ programaren bidez, esperientziak partekatuko dira ideia berriak, tresna berriak sustatzeko eta horrela, gazte bilbotarrei laguntzeko norberarentzako irtenbideak aurkitzen lana bilatzen ari diren bitartean. Proiektuaren bidez, Bilboko gazteek lan munduan sartzeko bidean tresna erabilgarriak eta bereizgarriak aztertu ahal izango dituzte.
‘Job bilatzen ari gara’ azaroko astelehen guztietan egingo da, 19:00etatik 20:30era bitartean, Bilborocken. Sarrera doakoa da. Azaroaren 3an (astelehena) egin zen lehenengo saioa, eta beste hiru saio egingo dira, gai hauei buruz:
• Enplegu europarra. Gure mugetatik hara lana bilatzen ari direnentzako tailerra da: nola bilatu atzerriko lan-eskaintzak, nola egin CV europarra, atzerrian lana bilatzeko aholku erabilgarriak...
• Lan-bizitzako film laburra. Bideo-curriculuma egiteko jarraibideak emango dizkizute tailer honetan. Kontua ez da paperean dagoena -hautagaiaren prestakuntza eta esperientzia- bideora pasatzea besterik gabe, kontua da gaitasunak eta motibazioak transmititzen jakitea eta, hori baino garrantzitsuagoa, hartzailea harrituta utziz lehenengo elkarrizketa lortzea.
• Nahasturik: sare sozialak eta lana. Azken tailer honetan, lana bilatzeko sare sozialak nola erabili behar diren erakutsiko dizute, besteak beste, maila profesionalean gehien erabiltzen diren sare sozialak zeintzuk diren, lan bila ari den gaztearen profila nola eratu, konexio egokiak nola egin...