Bilbon hasiko da 2015eko Euskal Herriko Itzulia

uriola.eus 2014ko aza. 11a, 08:35

Argazkia: www.itzulia.net

Bilbon hasi eta Bilbon amaituko da apirilaren 6an 2015eko Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa. Bigarren etapa ere, apirilaren 7an, Bilbotik abiatuko da.

Itzuliko webgune ofizialean eman dituzte jakitera 55. edizioko ibilbidearen lehen datuak.

Bilbon hasi eta amaituko da lehen etapa, apirilaren 6an; Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu bigarrenak; Gasteiz eta Zumarraga hirugarrenak; Zumarraga eta Arrateko gaina laugarrenak; Eibar eta Aia bosgarrenak; eta 18,3 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Aian, apirilaren 11n.

ETAPAK

1. etapa: Bilbo - Bilbo
2. etapa: Bilbo - Gasteiz
3. etapa: Gasteiz - Zumarraga
4. etapa: Zumarraga - Arrate (Eibar)
5. etapa: Eibar - Aia
6. etapa: Aia - Aia

 

2015eko Euskal Herriko Itzulia