Honek Medicus Mundi Bizkaia eta Rwanda gobernuz kanpoko erakundeari bertako gizartearen eta ekonomiaren aurrerapenari laguntzeko proiektua burutzea ahalbidetuko dio. Muturreko pobrezia eta gosea errotik kentzea da helburua, norbere eta komunitatearen jabekuntzarako prozesuan zehar genero-berdintasunari ekinez. 2008an hasi zen prozesu hau eta hamar urteko proiekzioa du (III. etapan dago proiektua).
Aipatutako zazpi kooperatiba horietan sektore ezberdinetako jarduerak lantzen dtuzte: negutegiko ananak eta tomateak sortzeko nekazaritza, txerri hazkundeko abeltzaintza, eta otzarak eta oihaletako serigrafiak egiteko artisautza. Rwandako Errepublikako hegoaldean dute egoitza, Kamonyi barrutian bereziki. Jarduketa bertako Toki Garapenerako Planaren barruan dago.
Horrez gain, kooperatibetako kideekin eta euren bikotekideekin sexu eta ugalketa-arloko eskubideei buruzko zenbait aspektu landuko dira. Izan ere, emakumeen eskubideen aldeko kanpaina publikoetan inplikatuko dira gizartean izan beharreko proiekzioaren barruan. Medicus Mundiren helburua gizartean, ekonomian, politikan eta giza eskubideak onartzeko arloan emakume horiek euren egoera hobetzea da.
Medicus Mundi Bizkaia sanitate-arloko lankidetzan ari den Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Bilbon 1966an sortua. Erakundeak 46 urte daramatza Kamonyiko osasun-zentroko proiektuei laguntzen. Ezegonkortasun politikoa, soziala eta ekonomikoa gorabehera, hasieran Kamonyiko osasun-zentroa egon zen, baina Gihara, Mugina, Kayenzi eta Rukozoko osasun-zentroak ere sartu ziren proiektuen helburuetan (baita Nembako ospitalea, Tabako amaetxea eta Kayenziko ospitale eta amaetxea dena ere).