'Livingstone' Dakar Rallyra itzuliko da

uriola.eus 2014ko aza. 14a, 16:51

‘Livingstone’ Dakar Rallyra itzuliko da, inoiz baino ilusio handiagoaz eta lasterketa amaitzeko bermea eskaintzen dion ibilgailu batekin. Ignacio Corcuera, ‘‘Livingstone’’ bilbotarrak zuzentzen duen Euskadi 4x4 taldeak jendaurrean aurkeztu du ibilgailua, Mitsubishi Montero Di-d Ralliart bat, planetako lasterketarik gogorrenaren baldintza latzei eusteko prestatuagoa eta egokituagoa.

 

Aurreko bi parte-hartzeetan, ‘Livingstone’-k zorte okerragoa izan zuen. 2012an, 14 etapetatik zortzi egitea lortu zuen, eta 2013an, lehendabiziko etapan erretiratu behar izan zuen, arazo elektronikoak tarteko. 

Bilboko Udalaren laguntzaz diharduen pilotu bilbotarrak, urtarrilaren 3tik 17ra bitartean Argentina, Bolivia eta Txilen zehar 9.000 kilometroko ibilbidea osatuko duen proba hau amaitzea finkatu du helburutzat.  Oraingoan, ‘Livingstone’, Dakar Rallyan hirugarren aldiz bakarka parte hartuko duen Estatuko lehen pilotua eta munduko bakarretakoa bilakatuko da, eta horretarako, ahalik eta gehien prestatu du bere 4x4 ibilgailua, proba amaitzeko berme guztiak eskain diezaizkion, pilotu bilbotarrak adierazi duenez.