Umeak udaltegietan jolasean

uriola.eus 2014ko abe. 30a, 09:51

Argazkia: www.bilbao.net

Umeen gabonetako aisialdirako Gabongune eta Gabonkide programei hasiera emango zaie gaur Kideguneko neska-mutilek birziklatutako botilekin egindako gabonetako zuhaitzaren argiak piztean.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak gaur abiaraziko dituzte Gabongune, Gabonkide eta Zeu Moldatu! gabonetako aisialdiko programetako ekintzak.

500 plazatik gora eskainiko ditu Udalak umeei zuzendutako gabonetako programetarako. Plaza horiek zozketa bidez banatu ditu Udalak.

Eta zuk.... zelan ospatuko duzu urtearen amaiera?

Gabongune eta Gabonkideren programazioko jardueren gaia edizio honetan herrialde edo kultura ezberdinetan Urtezahar gaua ospatzeko modu ezberdinak izango da. Programazioaren diseinuan Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak eta Ignacio Ellacuria Fundazioak parte hartu dute. Lau egunetan Bilboko umeak Urtezahar gaua herrialde askotan zelan ospatzen duten ikusiko dute; besteak beste,  Laponian, Errusian, Finlandian, Irlandan, Errumanian, baita Brasilen, Mexikon, Australian eta beste batzuetan ere; eta herrialde hotzetan eta beroetan ospakizunak zein ezberdinak diren ikusiko dute. Baita herrialde hurbiletan, esate baterako, Belgikan, Britainia Handian edo Italian eta herrialde urrunetan ere; adibidez, Txinan, Indian, maputxe herriak zelan ospatzen duten. Umeak Olentzero bezalako pertsonaiak ezagutuko dituzte, Italia, Galizia, Kantabria eta beste leku askotakoak. Espazio bakoitzak herrialde horietako bat aukeratuko du eta horri buruz egingo du programazioa.

Jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Hala ere, euskara izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia.

Gabongune programa 2006tik 2009ra arte jaiotako umeentzat da eta Gabonkide, berriz, 9-11 urteko neska-mutilentzat; hau da, 2003tik 2005era jaiotakoentzat.

Parte-hartzaileek abenduaren 29tik urtarrilaren 2ra arte, astelehenetik barikura, 10etatik 13:00etara bitartean, Begoñako, Zazpi Kaleetako (Harategizar kaleko 2), Iralako, Otxarkoagako, Castañoseko, Deustuko eta Zorrotzako udaltegietan gozatuko dute programa hauetaz.  Zehatzago, 240 plaza dira Gabongune programan eta 105 Gabonkide programan.  Izena ematean 15 euro ordaindu behar dute interesatuek; 5,34 euro Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek.

Zeu moldatu!

Zeu Moldatu! programa 8 eta 11 urte bitarteko neskato-mutikoentzat da, 2003 eta 2006 urteen artean jaiotakoentzat alegia.

Hiru orduko tailer bi ditu:

-“LEGO WeDo – eraikuntzako multzoa"

Ordenagailua barrutik nolakoa den jakin nahi duten neskato-mutikoentzat aproposa da tailer hau, erantzuna izango dute-eta.

“Artea mugimenduan”

Parte-hartzaileek marrazki bizidunen istorioa propioa asmatuko dute:  pertsonaiak, musika, probak,... Ikasitakoa aplikatuz istorio asko egin ahalko dituzte etxean. Robotikak lagunduko du, kasu honetan, sortzeko gaitasunak garatzen.

Tailer biak Bilborock aretoan izango dira (Mesedetako kaia, 1).
Programa hau abenduaren 29an eta 30ean izango da, goizeko edo arratsaldeko txandan (10:00-13:00 edo 16:30-19:30). Guztira 160 plaza izango dira, 40 plaza talde edo txanda bakoitzean. Prezioa 10,66 euro da.