Preso politikoen kolektiboaren ibilbidea gertutik azalduko dute Olabeagan

uriola.eus 2014ko aza. 18a, 10:11

`Euskal preso politikoen kolektiboaren ibilbidea´ aztergai izango duen hitzaldia antolatu du Amets Gorri kultur elkarteak ostiralean, azaroak 21. 

Hitzordua ostiralean, azaroak 21, 19:30ean, izango da Olabeagako kaiko 36. zenbakian dagoen Amets Gorri kultur elkartean eta Julen Larrinaga preso ohia arduratuko da gaia tratatzeaz.