Bilboko Udalak Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, 150.000 eurotan handitu du Pobrezia Borrokatzeko 2014ko Udala Plana. Horrekin, hirugarren edizioko gastu osoa 780.000 eurokoa izango da, hau da, hasieran aurreikusitakoa baino %23,8 gehiago.
Hirugarren urtez, Udala, krisi ekonomikoak muturreko ahulezian daudenengan dituen efektuak arintzen ahalegindu da. Horretarako, aurreko urtarrilean Pobreziaren Aurka Borrokatzeko Udal Planera bideratutako hasierako aurrekontua %34ko proportzioan handitu zuen, 630.000 euroko zenbatekoaz hasita.
Hala ere, Pobrezia Borrokatzeko Udal Planaren aurreko edizio bietan gertatu zen bezala, eskaerak hasierako aurreikuspenak gainditu dituenez, Udalak hasierako aurrekontuari 150.000 euroko kopurua gehitu dio, Udal Laguntza Berezien bitartez.
Ildo horretan, Bilboko Udalak hitzarmen bana sinatu du Caritas eta Gurutze/Ilargi Gorriarekin esleitutako diru-kopuruaren azken zatia (45.000 euro) desblokeatzeko. Zenbateko hori elikadura eta higiene pertsonaleko oinarrizko beharrizanak estaltzera bideratuko da.
Horretarako, Bilboko Elizbarrutiko Caritasen "Oinarrizko Erosketaren Balea" programari orain arte emandako 75.000 euroko zenbatekoa 100.000 euroraino handitu da eta Bizkaiko Gurutze/Ilargi Gorriko "Orain inoiz baino gehiago" programa berriari 20.000 euroko dirulaguntza emango zaio.
Bestetik, urte honetan Udal Laguntza Berezietan banatutako diru-kopuruari dagokionez, hasieran aurreikusitako 400.000 euroko aurrekontua baino %80,66 gehiago duela aipatu behar da, 722.650 euro banatu arte.
Hala, Pobrezia Borrokatzeko Planaren eta Udal Laguntza Berezien artean, Udalak 2014an, guztira, 1.352.650 euro banatu ditu udal laguntza sozialetan (hasierako aurrekontuan ipinitakoa baino %31,26 gehiago).