Bilboko ostalariek hainbat proposamen luzatu dizkiete alderdi politikoei

uriola.eus 2014ko aza. 20a, 09:10

Besteak beste, botiloia eta salgaiak arautzeko proposamenak biltzen dituen txostena helarazi diete Udalean ordezkaritza duten alderdiei.

Botiloiak sortzen duen zarata eta zikinkeriari irtenbidea emateko eta alkoholaren salmentarako baimena ez duten lokalen kontrola zorrozteko Bilboko ostalariek euren kezkak eta ideiak idatziz jarri dituzte.

Espazio publikoan alkohola edateak arazo ugari sortzen dituela eta, Angel Gago Bizkaiko Ostalarien Elkarteko presidenteak "botiloidromo bat" sortzeko proposamena luzatu du, beste hiri batzutan esistitzen den bezala.

Ostalariek zer sal dezaketen eta zer ez zehazteko Gagok urtero berritu beharreko lizentzia-txartela lokalek agerian izateko proposamea ere egin du, TAO-OTAren antzeko funtzionamendua izango lukeena baina ostalaritza sektoreari zuzendua. Horrela, ekindingo da "okindegi batek gintonikak saltzeagatik diru gehiago egitea txapatak saltzeagatik baino".