Haurren pobreziaren kontrako eta haurren gizarteratzearen aldeko borroka da helburu nagusietarikoa. Horretarako, hainbat neurri hartuko dira; adibidez, ardurapeko seme-alabako laguntza unibertsal bat ezartzea edo laguntza guztiak aztertzea eta hobetzea zerbitzu publiko inklusibo eta eskuragarri batzuen aldeko apustua egiteko. Hezkuntza-sistemaren alorrean, aldiz, behar dutenei eskola-laguntza ematea, liburuen bekak eta jantokietakoak bermatzea edota 0 eta 3 urte arteko haurrentzat irakaskuntza eskuratzeko sustapena egitea izango dira helburu nagusienak.
Proposamen hau gizarte osoaren partaidetzara zabaldu dute: laguntza-sinadurak bilduko dira, eta datozen hiletan haurren eskubideak blindatzeko eta etorkizuna eraikitzeko asmoz lagundu nahi duten guztien ekarpenak eta iruzkinak biltzeko espazioak gaituko dira. Parte-hartze guztiak ongi etorriak izango dira, beraz. Izan ere, gaur egun estatu espainiarrean lau haurretik bat pobrezia-arriskuan bizi da eta desberdintasuna gero eta nabarmenagoa da haur-biztanlerian. Horrez gain, joera demografiko beherakor bat dago eta eskola-porrotari eta uzteari buruzko datu kezkagarriak dira.
Udalak azaldu duenez, ahalegin guztiak egingo ditu proposamen hau zabaltzeko eta banako atxikipenak eta beste entitate batzuenak gehitzeko. Gainera, familiekin eta haurtzaroarekin erlazionatutako ekintza-programak sustatuko ditu, talde ahul eta gizarte-bazterkeriaren arriskuan daudenei arreta berezia jarriz. Horretarako, udalak azpimarratzen du gogoan izan behar dugula haurrak guztion ardura direla, eta haur-politiketan jarduteko gaitasuna duten eragile politiko eta sozialek horretan jardun behar dutela.