Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Ekimena 2012an hasi zenetik ekimena handitu besterik ez da egin. Etekinei dagokionez, lehenego urtrean 34.000 euro bildu zitzuten ErriGorako saskiekin. Bigarren urtean ordea, 8.000 saski baino gehiago saldu eta 112.000 euro batu zituzten.
Bilbon saski eskaria mantedu da
Joan den urtean, 2013an 1.500 saski inguru eskatu ziren Bilbon. Aurten eskaria mantedu egiten da, saskia eskuratzeko lekuak ugaritu diren bitartean. Bilboko Errigorako kide den Imanolek adierazi duenez, oso pozik daude neguko saskien kanpainari dagokionez: "Helburua ohitura berriak sortzeaz ez ezik, ardurak gehiagoren artean konpartitzea izan da ere. Aurten auzoetako arduradunak egon dira, koordinazioa posible egin dutenak. Honek, saretzea eta sarea handitzea eragin du".
[2014/11/10] Nafar hegoaldeko uzta Bilbon eskuratzeko azken txanpa