EHUko Arte Ederren Fakultateko hamabi emakumezko eta hiru gizonezko sortzailek raphic recording prozesu sortzailearen bidez, azaroaren 12an indarkeriaren adierazpenei buruzko lan-mahaietan (‘Andre ta Jabe’ World Kafea) eztabaidatutakoaren ondorioak taxutu dituzte. Eztabaida horietan era eta maila guztietako ehun bat gizonezko eta emakumezko bildu ziren emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpideak ezagutarazteko.
Sano bestelako esparruetako bitartekoak izango dira partaide. Komunikabideak, kirolak, maskulinitateak, kultura eta artea, politika, gizarte-partaidetza, lanaren mundua edo gazteria inspirazio-iturri bilakatu ziren prestakuntza-prozesuan bete-betean ari diren artistek sortze-lanari ekiteko, eta bide batez, emakumeek egunean eguneko jardunean jasaten dituzten erasoak agerian jartzeko; ez bakarrik indarkeria fisikoa, ezkutuago eta normalizatuago dauden eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak eragiten dituen indarkeria psikologikoa eta sexuala ere bai.
Graphic recording prozesu sortzailea
Ekintza artistikoa izango da Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluak proposatutako eta Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak abian jarritako ‘Andre ta Jabe’ kanpainaren bigarren fasea. EHUko Arte Ederren Fakultatearen eta Bilbao Arteren lankidetza izango du. Graphic recording prozesu artistikoaren bidez, sortzaileek oso kontuan hartu zituzten World Kafeko mahai tematikoetan ateratako ondorioak, astoko pinturetan, marrazkien koadernoetan eta oharren kaieretan lan eginez formak, koloreak eta egiturak sortzeko.
Arte-lanekin jarriko diren hiru totemetako bitan bilduko dira artista bakoitzak erabilitako prozesuak. Bertan zehaztuko da silueta bakoitzari buruzko informazioa (autorea, zein eztabaida-mahaitan oinarritu den…). Informazio-euskarri bi ere (orokorrarekin batera) jarriko dira, oinezkoei obra eta laster ibiltaria izango den Emakumeen azaroaren 25eko erakusketa ulertzen laguntzeko. Izan ere, emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean erakusketa Alondegian egingo da. Azaroaren 26tik 30era bitartean Bilbao Artean izango da ekintza artistikoa.
[2014/11/12] 100 emakume bilbotarrek indarkeria sotilaren inguruan hausnartuko dute
[2014/11/13] 100 esperientzia indarkeria sexistari aurre egiteko