Bilbao Kirolaken 2014ko ‘Gabonetan primeran kirola eginez’ programan izena emateko epea datorren asteartean, azaroaren 25ean, irekiko da abonatu guztientzat eta ostegunean, azaroaren 27an, abonatuak ez direnentzat. Izapideak www.bilbaokirolak.com webgunearen bitartez egin daitezke, bai eta kiroldegietako salmenta makinetan ere.
Programa 6 eta 13 urte bitarteko umeei dago zuzenduta. Zehazki, 768 plaza eskaintzen dira eta hurrengo modu honetan banatzen dira:
• Deustu: 180 plaza (30 plaza eguneko)
• Txurdinaga: 270 plaza (45 plaza eguneko)
• San Inazio: 270 plaza (45 plaza eguneko)
Horrez gain, azpimarratzekoa da Bilbao Kirolakek, aniztasun funtzionalari bideratutako 8 plaza erreserbatuko dituela egunero San Inazioko polikiroldegian, guztira 48 plaza. Interesdunek Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin jarri beharko dira kontaktuan izena emateko. Telefonoa: 94.441.31.81
Datak, ordutegiak eta prezioak
Programako ekimenak abenduaren 22, 23, 26, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2an burutuko dira. Kasu guztietan, ordutegia goizeko 9:00etatik 14:00etara izango da, sarrera 8:30etatik aurrera zabalduz.
Parte-hartzaileek, besteak beste, badminton, saskibaloia, eskubaloia, aretoko futbola, aretoko jockeya, uretako jokoak eta aretoko jokoetan parte hartu ahal izango dute. Umeek horretaz guztiaz goza dezaten, beharrezkoa izango dute kiroletarako arropa eta oinetakoak, bainujantzia, txankletak, eskuoihala eta txanoa (gomendatua) eramatea. Jarduera guztiak euskaraz nahiz gaztelaniaz egingo dira.
Prezioa, eguneko 10 euro izango dira Bilbao Kirolak erakundeko abonatuentzat eta 12 eurokoa abonatuak ez direnentzat. Plaza egun baterako, gehiagotarako edo guztietarako erreserba daiteke.