Azaroaren 23tik hilaren 24ra bitarteko gauean, Bilborako sarbiderako zirkulazio noranzkoa galduko da eta azaroaren 26tik hilaren 27ra bitarteko gauean, Bilborako irteerako zirkulazio noranzkoa galduko da.
Trafikorako eragin hauek gauez gertatuko dira (22:00etatik ilunabarreko 06:00etara) gidariei ahalik eta eragozpen gutxien eragite aldera.
Sarbidean arazoak "etengabekoak" direla salatu zuen joan den asteazkenean EH Bilduk. "Bidezoruan arazoak sortzen dira aldioro, errepidearen erabiltzaileen segurtasuna jokoan jartzen da eta konponketak atzeratu egiten dira". Hori dela eta, San Mameseko sarbideen mantenu lanak bere gain hartzeko eskatu dio Aldundiari EH Bilduk. Udalari dagokion errepide zatian "matxurak errepikatu egiten dira, eta ez dira behar adinako azkartasunez ezta eragikortasunez konpontzen".
[2014/11/19] San Mameseko sarbideen mantenu lanak bere gain hartzeko eskatu dio Aldundiari EH Bilduk