Madarikazioari agur

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko aza. 25a, 08:31

Hamaikagarrenean lortu zuen Bilbao Basketek irlan Kanaria Handiaren kontra gailentzea (60-70).

Kanaria Handian galtzea ohitura zen...atzo arte. Sito Alonsorenek defentsa sendo eta aldakorra erabili zuten etxekoen erasoko jokoa nahastu nahian eta helburua lortu zuten, batazbeste 74 puntu sartzen zituen taldea 60 puntutan utzi baitzuten beltzezko gizonek.

Etxekoen 4-0eko baten ostean, talde bilbotarra lanean hasi zen eta Wragge, Dejan Todorovic (lesionaturik dauden Hervelle eta Mumbruren lekuan jokatu zuten), Marko Todorovic eta Lopezen eskutk lehenengo hamar minutuak 8-22ko markagailuarekin amaitu ziren.

Bigarren laurdenak ildo beretik jarraitu zuten beste bost minutuz. Kanariarrek saskiratu ezinik eta kanpotarrak aldea handituz (14-36). Hor hasi zen Aitorenen susperraldia. Ordurarte sartu ez ziren jaurtiketak helburua aurkitu zuten (tartean 6 hiruko; guztira 8 sartu zituzten) atsedenaldian 30-39ko markagailua jarriz.

Bi taldeek partiduari berriz ekin ziotenean, puntu trukaketa eman zen. Bertans eta M. Todorovicen saskiratzeek Urtasun eta Kuricen erantzuna zuten. Talde kanariarra 3 puntura hurbildu zen baina Willimasek jarraian lorturiko sei puntuek 47-56ko markagailua jarri zuten 30 minutuen ostean.

Azkenengo hamar minutuetan, Sito Alonsorenek aldea kudeatu zuten eta Bilbao Basketek bere historian lehenengo aldiz Kanria Handian garaipena lortu zuen.

Hiru izan ziren izarrak bilbotarren aldetik: Marko Todorovic (17 puntu, 11 errebote eta 4 asistentzia), Dairis Bertans (13 puntu eta 5 erreboet) eta Latavious Williams (11 puntu eta 9 errebote).

Aito maisuak zuzendutako gizonen artean Albert Oliver (15 puntu), Kyle Kuric (13 puntu) eta Txemi Urtasun (11 puntu) nabarmendu ziren.

Zortzi partiduetatik sei irabazteak ematen duen konfiantzarekin, igandean Bilbao Basketek Javi Salgado eta Txus Vidorretaren Estudiantes hartuko du Miribillako Bolbao Arenan eguerdiko 12etan.

 

Argazkia: ACB Photo