`Desde Santurce a Bilbao´ lasterketak 4.000 kirolari baino gehiago batuko ditu

uriola.eus 2014ko aza. 26a, 09:15

www.vamosacorrer.com

Urtero bezala, lasterketa azaroko azken igandean jokatuko da; Santurtziko kiroldegitik abiatu eta Bilboko Kale Nagusian bukatuz. Parte hartzaileen artean, nazioarteko eliteko korrikalariak izango dira, Moses Kibet, Manuel Penas, Dawitt Wedeselassie eta Malika Asahssah, besteak beste.

`Desde Santurce a Bilbao´ nazioarteko herri lasterketaren XXVI. edizioan 4.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Hala, 2013. urtean lortutako errekorra hautsi da; orduan, 3.700 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte ibilbide honetan. Urtez urte, kirol hitzordu honetan jende gehiago elkartzen da, eta running zaleen agendan finkatu egin da, ibilbidea zoragarria baita, itsasadarrarekiko eta bere iragan industrialarekiko duen lotura dela eta.

Lasterketa azaroko azken igandean izango da, hilak 30, hitzordu honetan ohikoa den gisan. Parte hartzaileak 11:00etan abiatuko dira Santurtziko kiroldegitik, eta itsasadarraren ertzetik 15,8 km egin ondoren, Bilboko Kale Nagusiko helmugara iritsiko dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren parera, hain zuzen ere; ibilbidean Portugalete, Sestao, Barakaldo, Lutxana, Zorrotza, Deustua eta Abando Ibarra zeharkatuko dituzte. Ibilbidea bukatzeko gehienez bi orduko epea izango dute.

Parte hartzaileen artean, gizoneen kategorian, nazioarteko eliteko korrikalariak izango dira, esaterako Moses Kibet, 15 Erdi Maratoiako Ugandako Txapelduna, Manuel Penas, 5.000 eta 10.000 metroko Espainiako Txapelduna eta Dawitt Wedeselassie, 61.07 Erdi Maratoiako marca onena, besteak beste. Emakumeen kategorian, berriz, Malika Asahssah, Marrakesh 13ko Erdi Maratoian bigarrena, izango da.

Lasterketan orotara 9.000 euroko balioa izango duten sariak banatuko dira 8 sailetako irabazleen artean (absolutua, beteranoak, gurpildun aulkiak, euskal atletak), horietatik lau gizonezkoak izango dira, eta beste lau emakumeak.

`Desde Santurce a Bilbao´ lasterketa 1989. urtean antolatu zen lehen aldiz, 14,7 km-ko distantziarekin, eta dagoeneko egindako 25 edizioetan maila altuko hainbat atletak hartu dute parte, tartean Abel Antónek, Martín Fizek, Alberto Juzgadok edota Ronald Kipchumba eta Hafid Mhamdi afrikarrek.