Joan den martxoaren 22an, milioi eta erdi pertsona inguru bildu ziren Madrilen. Hilabete batzuk beranduago, ekainaren 21ean, parlamentua inguratu zuten. Pasa den urriaren 24ean Asturiasen egindako ekintzetan “benetako erantzuleak” nortzuk ziren argi eta garbi utzi zuten Duintasun Martxako kideek.
“Eskubideen lapurtze bat jasaten ari gara eta gehiengo sozialaren pobretze orokortze bat, guzti-guztia hiritarrok egin ez dugun zor ez-legitimo eta higuin bat ordaindu beharraren izenean”, azaldu dute Duintasun Martxaketik. Hori gertantzen den bitartean, “benetako botereak hauteskundeetara aurkezten ez dena, dirutza egiten eta botere politiko usteltzen” jarraitzen duela salatu dute.
Mobilizazio sozialerako deialdi berri bat luzatu dute oraingoan, azaroaren 24tik 29ra luzatuko dena: “Emakume eta gizon librekin osaturiko jendarte baten aldeko mobilizazioan parte-hartzera deitzen zaituztegu; erasotzen eta ordezkatzen ez gaituzten sistema baten, erregimen baten eta gobernuen kontrako mobilizazioa. Joan daitezela exijitzen jarraituko dugu. PPren Gobernua alde egin dezala, hala nola murrizketak egiten eta Troikaren politikekin kolaboratzen dituzten gobernu guztiak”.
Azaroak 29 hiru zutabe osatuko dituzte, gerora 13:30ean Jesusen Bihotzean, Bilbon, manifestazioa egiteko batuko direnak:
- Sestao: 10:00etan.
- Areeta: 10:00etan.
- Bilbo: 11:30tan.
CNTk Duintasun Martxan parte hartzeko deia egin du
CNT sindikatuak Euskal Herrian egingo diren martxetan parte hartzeko deia zabaldu du, “larrialdi egoera sozialean aurkitzen baikara, erantzun kolektiboa behar duena”. Kapitalaren erasoen aurrean antolatu eta mobilizatzeko beharra azpimarratu du CNT sindikatuak, Duintasun Martxan parte hartzeko deia egin dutelarik.