Etxeko langileen kasua "bakarra" dela salatu du Lorea Ureta Etxe Barrukoak elkarteko eledunak. Horregatik eskatzen du Bizkaiko etxeko langileen elkartearen izenean aldaketa; aldaketa, lan kontratua amaitzean, "enplegatzaileak langilearen opor egunengatik ere kotiza dezan". Egun, ez da hori gertatzen eta langileak dira Segurantza Sozialean opor egunei dagokien kotizazioa eskatu behar dutenak. Kasuz kasu, eta Etxe Barrukoak elkarteak "defektuz" egin dadila eskatzen du.
Segurantza Sozialari leporatzen dio Uretak "legea ez betearaztea": "Berari dagokio lan hori egitea, eta ez du egiten". Segurantza Sozialaren jarrerak etxeko langileak kaltetzen ditu Uretaren arabera, "prestazioak galtzen ari dira langileak", azaldu du.