Jaso ditugun informazioen arabera, Osasun zentro askotan soilik egin dute lan zerbitzu minimoek eta baten bat erabat itxi, Bilboko Altamirako zentroa kasu. Bestaldetik, ospitaleetan ere erantzuna handia izan da (masiboki zelari, eginkizunetako eta mantenimenduko pertsonalaren artean) eta zenbait zuzendaritza estu eta larri ibili dira. Aipatzekoa da Gurutzeta ospitaleko kasua, non zuzendaritzak onartu egin du FIVTEko (fertilitate kirofanoa) pazienteen oheak familiak berak gelaraino eramatea.
Bestaldetik, milaka langilek hartu dituzte Bilboko kaleak Osakidetzako borroka denona dela gogorarazteko: kalitatezko osasun zerbitzu publikoaren defentsa.
Joan den asteleheneko mahai sektorialeko batzarrean Osakidetzaren proposamen seriorik ezak are gehiago piztu ditu animoak. Ez dago akordioa ez eskuratzeko aitzakiarik. EAJk aurrera ateratzen badu Ertzaintzaren EPEa eta beste administrazio batzuetan akordioak eskuratzen badira, ez dugu ulertzen zergatik ez Osakidetzan.
Hurrengo ostegunean, abenduak 4, Osakidetzako zentro guztietan 24 orduko greba egingo dugu. Uste dugu akordiorako aukera badagoela, baina ez dugu nolako adar jotzerik onartuko. Gure gutxieneko aldarrikapenak kontuan hartu ezean, urtarriletik aurrera hilabeteotan luza daitekeen konfrontazio fase berriari ekingo diogu. Pilota eusko jaurlaritzaren aldean dago.