Bilbao-Tecuni gaueko estropadaren bigarren edizioa hartuko du Bilboko itsasadarrak

uriola.eus 2014ko aza. 28a, 11:00

Proba abenduaren 13an ospatuko da 19:30etatik aurrera. Estropadak 4 luze eta 3 ziaboga izango ditu, Pio Barojan hasi eta bukatuko da, Arrupe Pasabideraino helduz (Deustuko Unibertsitatearen aurrealdean). 

Bilbo itsasadarrak, bigarren urtez, 'Bilbao-Tecuni Gaueko Estropada' hartuko du. Estropada Deustuko Arraun Taldeak antolatu du, Bilboko Udalaren eta Tecuni-ren laguntzarekin. Bigarren edizio hau, abenduaren 13an, 19.30etatik aurrera, ospatuko da. Beste behin, Bilboko Itsasadarra gaueko estropadaren eszenatoki bihurtuko da, eta arraunean egingo duten tripulazioak batuko ditu.

Izena emateko epea oraindik zabalik dago. Orain arte, parte hartzea baieztatu duten taldeak Portugalete, Isuntza, Elantxobe, Arkote, Getxo eta Lutxana dira, Deustuko Tomatera probaren anfitrioiaz gain.

Gaueko estropadaren formatua berria da eta traineruak inguru paregabean bilduko dira ibilbidea gidatuko duen Nerbioiko Itsasadarreko argiekin. Ontzientzat oso garrantzitsua da argiztapenaren euskarri teknikoa estropadaren ibilbidean zehar. Hori dela eta, Tecuni-k estropadaren argiztapena indartuko du, lehen edizioko argiztapenarekin alderatuz, bai ontzien barrualdean bai estropaden zenbait zatitan.

Estropadak 4 luze eta 3 ziabogez osatzen da  eta ontziek Bilboko Itsasadarrean zehar 3 itsas milia egingo dituzte, hau da, 5.556m. Estropadaren hasiera eta amaiera Pio Barojan kokatuko dira, hau da, Bilboko Udalaren aurrealdean. Lehenengo eta hirugarren ziabogak Arrupe Pasabidean ezarriko dira (Deustuko Unibertsitatearen aurrealdean). Bigarren ziaboga, aldiz, amaieran izango da (Pio Barojan, Bilboko Udalaren aurrealdean) .

Proba original eta erakargarri hau erlojuaren aurkako modalitatean burutuko da eta klub bakoitza ontzi baten bidez ordezkatua izango da. Proba antolatzen duen klubaren inguruetan, Deustuko Arraun Klubak hainbat aparkaleku erreserbatuko du traineruen gurdietarako eta ibilgailu eramaileetarako.

Ordezkarien bilera 18:00etan izango da, proba baino ordu eta erdi lehenago, Deustuko Arraun Klubean.  Bizkaiko Federazioko epaileek proba arbitratuko dute. Oraingoz, klub desberdinei gonbidapena luzatu zaie, eta parte hartuko duten taldeek baieztapena ematearen zain daude.

Biboko Itsasadarra, bizitzaz beterik

Bilboko Udalak Itsasadar bilbotarrari bizi berria ematearen alde lanean jarraitzen du, eta 'Bilbao-Tecuni Gaueko Estropada' horren adibidea da. Estropadak bilboko urei bizia ematen  laguntzen duen probetariko bat da. Gaurkoz, Bilboko Itsasadarra Bilboko kirol-jardueren ardatz bilakatzen ari da. 

Bilboko Udalarentzat, 'Bilbo-Tecuni Gaueko Estropada'-ren bigarren edizio hau, arraunaz gozatzeko aukera berezi eta paregabea da. Zalantza barik, abenduaren 13ko egunak xarma berezia izango du Bilbora gerturatzen den jende guztiarentzat.