Abenduaren 6an, urtero legez, herri eskoletan parte hartuko dute Bilboko hainbat ikaslek

uriola.eus 2014ko abe. 5a, 09:07

Espainiako Konstituzioaren egunean, bihar, abenduak 6, Bilboko ikasle eta gazteek jai egun inposatuen aurrean intsumisiora deitu dute. Gauzak horrela, egun osoko egitaraua prestatu dute Ernaik eta Ikasle Abertzaleakek "Konstituzioari sua!" lelopean.

Goizeko 9:15ean dute hitzordua larunbat honetan, abenduak 6, Bilboko gazteek Alde Zaharrean, gosariarekin indarrak hartzeko. 10:00etan, 'Mikromatxismo' tailerra egongo da 7 Katun eta 'Kapitalismoa, klase zapalkuntza eta herri mugimenduak' aztergai izango dituzte Zirika herri gunean.

12:00etan, 'EU2015' hitzaldiari ekingo diote 7 Katun eta 'LOMCE' hitzaldiari Zirikan. Ondoren, 13:30ean, poteoa abiatuko dute Alde Zaharreko kaleetan barrena eta 14:30ean, bazkaria egongo da 5€ren truke.

Gauari begira, 21:00etan, kontzertuan prestatu dituzte 7 Katun; Ezuztean eta DJ Uki-k girotuko dute gaua.