Iñigo Urkullu eta Mariano Rajoyren aurpegia zuten karetekin jantzita, txorizoak banatu eta pintxoak prestatu dituzte "benetako iruzurraren" aurka. Elkarretaratzearen bidez, Caritasen 'FOESSA informean' eta 'Gizarte behar eta pobreziaren galdetegian' jasotzen denez, "pobreziak gora egiten duen bitartean Eusko Jaurlaritzak murrizketak ezarriz jarraitzen duela" gaitsetzi dute. Ikerketa hauen arabera, krisia hasi zenetik, pobreziak %42ko gorakada izan du Euskal Autonomi Erkidegoan.
Gogora ekarri dute ere, euskal biztanleriaren %45,3ak, ia milioi bat lagun, arazoak dituztela hile bukaerara heltzeko; eta beste 360.000 herritar pobrezia egoeran daudela, gizartearen %18,6. Gainera, familien %5,2ak gizarte-bazterkeria "gogorra" jasaten dutela mahaigaineratu dute.
Egoera honen aurrean, "errealitatetik at dauden aurrekontuak lantzen direla" diote:
- Aurrekontuko diru-hornidura murritza bideratzen dute gizarte larrieldietako laguntzetara.
- Lanbideko programei bideratutako aurrekontu falta.
- Laugarren urtez, Lanbidek kudeatutako gizarte prestazioetan %7ko murrizketa eman da.
* Argazkiak: Ecuador Etxea