Bilboko Konpartsek egitaraua zabala prestatu dute Tomas deunaren egunerako

uriola.eus 2014ko abe. 10a, 12:57

Txosna, pintxo indaben banaketa, bertsolariak, erromeria eta txerri zein ortuko produktuen zozketa dira, besteak beste, Bilboko Konpartsek eskainiko dutena Tomas deunaren egunean. 

Urte luzez abenduaren 21ean ospatu den azoka, aurten egun bat beranduago egitea proposatu du BBK-ko Gizarte Ekintzak " Alde Zaharreko bizilagun, merkatari eta ostalarien artean sorturiko zalantzengatik".

San Tomas Azokaren 67. edizio honek ere 286 postu baino gehiago batuko ditu Bilbon, Areatzan eta Plaza Berrian, hain zuzen ere. 9:00 eta 22:00 artean zabalik izango da azoka.

Bilboko Konpartsek ere euren egitaraua prestatu dute urtero legez, eta beste behin txosna izango dute San Nikolas elizaren alboan.

Egitaraua

10:00. Txosnaren irekiera.

12:00. Txalaparta.

12:00. Pintxo eta indaben banaketa.

13:00. Bertsolariak. 

14:00. Gaita-joleak.

16:00 - 18:00. Urrats erromeria.

18:30. Txerri eta ortuko produktuen zozketa.

19:00 - 21:00. Urrats erromeria.

20:00. Bilbo kantari Kalderapekotik.

 

[2014/11/21] Bigarrenez aldatu dute San Tomas eguna Bilbon, abenduaren 22an izango da

[2014/11/14] San Tomas azoka abenduaren 20ean izango da