Todak eta Azkarragak azaldu dutenez, eskaera gaurko egunean egitea erabaki dute mobilizazioaren bidez preso senide eta deportatuen giza eskubideak bete daitezela exijituko delako. Gaur egun, giza eskubideen alorrean "urraketa handia" ematen ari dela azpimarratu dute. Beraz, egoera aldatzeko, "denon indarrak batu" eta munduari, Euskal Herrian konponbidea lortzeko "nahia eta beharra" dagoela erakustea ezinbestekoa dela gehitu dute.
Urtarrilaren 10eko mobilizazioa isila izango dela aurreratu diete komunikabideei; ez dela pankartarik egongo eta lelo bakarra aterako dela Bilboko kaleetara "Now! Euskal Herrira". Bukatzeko, herritarrei data hori gorriz azpimarratzeko deia luzatu diete.