Esan daiteke, azaroko datuak azken hilabeteetako positiboenak izan direla. Guztira 31.602 pertsona daude Bilbon lanik egin gabe; urrian (31.916) baino 314 gutxiago. Gorakada nagusia zerbitzuetan eman da; urrian (21.145) baino 187 lagun gutxiago zeuden lanik egin gabe azaroan (20.958). Bestalde, nekazaritzan 582 langabe egon dira azaroan, urrian (585) baino 3 gutxiago; industrian 2.791, urrian (2.872) baino 81 gutxiago; eraikuntzan 3.434, urrian (3.473) baino 39 gutxiago; eta aurretik lan egin ez duten pertsonak 3.837 izan ziren azaroan, urrian (3.841) baino 4 gutxiago.
[2014/11/10] Langabeziak goranzko joera izan du beste behin Bilbon