Hiru eguneko gose grebari ekin diote Urmiyeko kartzelako presoekin elkartasunean

Bilbon, bi emakume kurduek, Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenako partaideak, hiru eguneko gose grebari ekin diote gaurtik, Urmiyeko kartzelan dauden presoekin elkartasuna adierazteko.

Pasa den azaroaren 20an, Iraneko Kurdistanen dagoen Urmiye kartzelan 30 preso politiko kurduek gose grebari ekin zioten bere eskubideen etengabeko urraketa salatzeko.

Gose greba honekin presoek kartzeleroen eskutik jasaten duten etengabeko jazarpena salatu nahi dute, lapurretak, liburutegia erabiltzeko debekua, senideen bisitak bertan behera uztea, besteak beste.

Preso politikoek batera egoteko duten eskubidea ere aldarrikatu nahi dute greba honekin. Duela gutxi preso komunekin nahastu dituzte ziegetan ere. Osasun-baldintza eskasengatik eta metaketagatik presoen osasuna okerrera egin du nabarmen, kartzeletan kabitzen diren baino askoz ere preso gehiago metatzen baitira. 

Iraneko erregimenak preso kurduen ausardia hondatzeko ekintza desberdinak burutu ditu: mehatxuak, presoei eta senideei, tortura, sakabanaketak…

Kurdistango erakunde politiko eta sozialek, eta preso politikoen eskubideen aldeko gizarte zibilak, presoen aurkako errepresioa bertan behera utzi eta bere eskaerak onartu ditzan eskatu diote Iraneko gobernuari. Hain zuzen ere, PJAK erakundeko ordezkariak, Iraneko presidenteari, H Rouhaniri, adierazi zionez, iraniarren espiritualtasuna eta identitatea babesteko helburu omen duten atxiloketak inolako mugarik gabe gertatzen ari dira, eta horrelako ekintzek estatu militar faxistaren bidean jartzen du herria. Errepresio bortitzena militante kurduak eta beste talde etnikoen kideak jasaten ari dira bereziki.

Gaur egun, 29 preso daude gose greban, hauetako 10 hiltzera zigortuak daude. 33 egun daramate gose greban eta bere osasuna nabarmen egin du okerrera eta batzuk oso larri daude. Europako hainbat hiriburutan zenbait salaketa-ekimen egiten ari dira presoekin elkartasuna adierazteko. Bilbon, bi emakume kurduek, Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenako partaideak, 3 eguneko gose grebari ekingo diote, astelehenean hasita, Urmiyeko kartzelan dauden presoekin elkartasuna adierazteko.

Euskal Herritik, Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenako kideok Urmiyeko kartzelan dauden presoen aldarrikapenekin bat egiten dugu, eta Iranen preso politikoen aurka eta, oro har, herri kurduaren aurka gauzatzen diren politika errepresiboak salatu nahi ditugu. Hemendik, Irango gobernuari errepresioa bertan behera utzi eta giza eskubideen urraketarekin amaitzeko exijitu diezaioten eskatzen diegu euskal ordezkari politikoei.