"Azaroan lortutako akordioa urratzen ari da beraz, baldin eta enplegua benetan bermatzen ez bada.
Salatzen dugu txostenean ez direla aldundiarekin izan ditugun bileretan aurkeztu ditugun hobekuntza asko eta asko; linea berriak sortzea, proiektuan dauden lineetako ordutegiak hobetzea, baita proiektuarekin desagertu diren hainbat linea berreskuratzea ere proposatzen genuen, bestela enplegua suntsiu ea zerbitzu eskasagoa emango zaio jendeari.
Sindikatuok ulertzen dugu zerbitzuak murrizteak herritarrak atsekabetzea. Argi daukagu zerbitzua hobetuz soilik lortuko dela murrizketak etetea eta lanpostuei eustea.
Salatzen dugu, era berean, enpresek ez dutela subrogazioari, lan baldintzei eta subrogazio zerrendei buruz adostutakoa betetzen.
Horregatik guztiarengatik, bilerara deitu dugu Aldundia 2015eko urtarrilaren 7an, enpresen urraketei irtenbideak proposatzeko eta Aldundiak zerbitzua hobetzeko, bestela ez baitira 2013ko urriaren 4an zeuden lanpostuak ziurtatzen.
Iragartzen dugu Aldundiak lehengo “akordioa betetzen ari gara” diskurtsoarekin segitzen badu aldundiak desagertzen direla ukatzen duen lanpostuen berri zabalduko dugula. Argi daukagu jende guztiak ikusten dituela zerbitzua murrizteak lanpostu gutxiago izatea dakarrela.
Aldundiak zerbitzua hobetzeko eta lanpostuak ziurtatzeko asmorik ez badu, langileen batzarrak deituko ditugula eta, ondoren, Bizkaibus osoaren batzarra, eta baliteke zerbitzu hobea eta enplegua aldarrikatzeko greba mugagabeari ekitea erabaki genezakeela. Aldundiak konpromiso hori hartu zuen eta ez da betetzen ari".