Udalak urte honen amaieran 56.000 euro baino gehiago berreskuratuta edukiko ditu gizarte-larrialdiko laguntza justifikatu gabeak direla eta. Diru-kopuru hori 2014an egindako eskaera berriei erantzuteko erabiliko da.
Zehatzago, Gizarte Ekintza Sailak guztira 56.297,44 euro berreskuratu ditu gizarte-larrialdiko laguntzetako kopurutik. Azken urteotako laguntzei dagokie diru-kopuru hori eta udalak berreskuratu du, alde batetik, laguntzak justifikatu ez dituztelako eta, bestetik, zati batean edo erabat erabili ez dituztelako (bere egunean 150 laguntza eman ziren). 2015erako udalaren aurrekontuetan laguntza horretarako ia 4,8 milioiko euroko partida dago. Partida honi gehituko zaio berreskuratutako diru-kopurua. Familiek egindako 70 eskaerari erantzuteko bestekoa da aipatutako zenbatekoa.
Bilboko Udalak eutsi dio lehendik gizarte-laguntzak kontrolatzeko eta berrikusteko egindako apustuari. Horretarako beharrezkoa da Gizarte Ekintza, Herritarren Gailetako eta Segurtasun sailen elkarlana; hain zuzen, bost jarduketa-ildoren inguruko elkarlana. Hona hemen ildoak:
•Oker ordaindutako prestazioetako diruaren itzulketa.
•Udalak berak erabakita altzarietarako eta etxeko elektrotresnak erosteko emandako diru-laguntzen berrikusketa.
•Erakunde publiko eta pribatuekiko elkarlana.
•Gizarte Zerbitzuek erroldaren kontrola egitea.
2014an, Gizarte Ekintza Sailak 4.365.877 euro bideratu zituen gizarte-larrialdiko laguntzetara; hori udalak gizarte-laguntzetarako bideratzen duen guztizko diru-kopuruaren % 53 da. Izan ere, guztira udalak 8,2 milioi euro bideratzen ditu gizarte-laguntzetara.