Latavious Williams ez da beltzezko gizona izango urtarriletik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko abe. 23a, 18:19

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga

Talde turkiar batekin akordio batera iritsi ostean eta bere kontratuko klausula bati jarraituz, jokalari amerikarrak abenduaren 31an amaituko du bere ibilbidea Bilbon.

Türk Telekom talde turkiarrean jokatuko du Latavious Williamsek urtarriletik aurrera. Dena den jokalari amerikarrak 2014ko azken bi partiduak (Obradorio eta Teneriferen kontra) beltzezko gizonekin jokatuko ditu, berak horrela esanda.

Pibot amerikarrak aurtengo denboraldian jokatutako 12 partiduetan batazbeste 6'5 puntu eta 5'2 errebote lortu ditu jokatutako 17 minutuetan. 

Sito Alonsoren esanetan, liga ezagutzen duen jokalari baten atzetik dabiltza lehenbailehen taldean sartzeko eta Williamsek uzten duen hutsunea betetzeko.