Preso eta Iheslariei elkartasun keinuak egingo zaizkie hainbat auzotan

uriola.eus 2014ko abe. 24a, 10:24

Gabonekin batera, Bilboko hainbat auzotan preso eta iheslarien aldeko ekimenak antolatu dituzte. Jai giroan preso politikoen giza eskubideak aldarrikatzea izango dute helburu San Inazion, Santutxun eta Indautxun.

Olentzerorekin kalejira musikatua San Inazion

Gaur, abenduak 28, 18:00etan, Olentzero helduko da San Inaziora eta Musika Jauregiaren plazatik hasita, kalejira musikatua prestatu auzoko Sare dinamikak euskal presoen eskubideen defentsan. Musika Jauregiaren plazatik Zelestino Mª del Arenalera joango dira; bertatik Sarrikoaldera; ondoren, Kanariar irlak kalera, segituan, Erdikoetxera, ondoren, Pedro Astigarraga kalera; Gero Agirre Lehendakariarenera; eta bukatzeko, Lebante plazara.

Giza katea Santutxun

Bihar, abenduak 25, eguerdiko 13:30ean, giza katea antolatu du Santutxuko Sarek preso eta iheslarien oinarrizko eskubideak bete daitezela exijitzeko. Elkarretaratzea Karmelo plazan izango da eta bertaratzeko deia luzatu diete auzokide zein bilbotarrei.

Kalejira Indautxutik

Urteko azken astelehenerako, abenduaren 29rako, ekimen berezia antolatu dute Indautxun, auzoko preso eta errepresaliatu politikoen etxeratzearen alde. Hitzordua Indautxuko plazan izango da; 20:00etan, kalejira abiatuko da bertatik "Hator hator neska mutil etxera! 2015 Indautxun nahi ditugu!" lelopean.