Gutxieneko soldataren igoera "ziztrina" kritikatu dute etxeko langileek

uriola.eus 2014ko abe. 29a, 11:45

2015erako PPren gobernuak hilean 648,80 euroko gutxieneko soldata ezarri du, 14 pagakoa, 40 orduko asteko lanorduagatik.

2012an eta 2014an izoztuta egon ostean, gutxieneko soldatak 2015ean hiru euroko igoera izango du Espainiako estatuan. Etxeko langileak gutxieneko soldata horri lotuta daude eta gaur, Etxe Barrukoak elkarteak gogor kritikatu du igoera. "Etxeko langileok, gainerakoek bezala, etxebizitza, elektrizitatea, garraioa, jatekoa... ordaindu behar ditugu soldata ziztrin batekin. Gehiago irabazten dutenek, besteen osasun fisiko eta psikikoarentzat arriskutsua den lanaldien bizkar egiten dute", adierazi du Etxe Barrukoak elkarteak.

Gutxieneko soldata igo arren, "%0,5 iraingarri bat baino ez dute egiten". Bizkaiko etxeko langileen hitzetan, kopuru horiek erakusten dute "gizarteko talde ahulenak tratatzeko modu bihozgabea".

 

www.ath-ele.com