BBK-k 33,9 milioi euroko aurrekontua onartu du 2015erako

uriola.eus 2014ko abe. 30a, 11:26

Gaur goizean, BBK-ren Patronatuak (orain Banku Fundazioa) iazkoa baino kontu-sail handiagoa onartu du. 2014koa baino diru-sail handiagoa.

Gaur goizean BBKren Patronatuak (Orain Banku Fundazioa) 33.9 milioi euroko aurrekontua onartu du datorren 2015eko ekitaldirako; 2014koa baino diru-sail handiagoa da, eta horrela BBK-k bere apustua berresten du Gizarte Ekintzaren alde Bizkaian. Kopuru hori erakundea lantzen ari den zazpi ildo nagusietako bakoitzean sartzen diren programa eta proiektuen artean banatuko da; zazpi jarduera-arlo horietan banatu da BBK lantzen ari den Plan Estrategikoa ere, eta 2015eko lehen hiruhilekoan onartzea espero da.

Gizarte Ekintzaren 2015eko aurrekontuak Banku Fundazioaren helburuei eusteko aukera emango du, Bizkaian gizarte-kohesioaren, hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren alde eginez.

Ildo nagusiak

Familia eta seme-alabak, Gaikuntza eta Enplegua Sustatzea; Mendekotasuna eta Ezgaitasuna; Kultura, Sormena eta Berrikuntza; Helduaro Aktiboa; Hirugarren Sektorea Indartzea; eta Eraginkortasuna, Hurbiltasuna eta Gizarte Errentagarritasuna: arlo estrategiko horietara bideratuko ditu BBK-k bere baliabideak, Bizkaian gizarte-kohesio, hazkunde ekonomiko eta enplegu aldetik dituen helburuak bultzatzeko.

BBK Banku Fundazioaren zuzendari nagusiak, Gorka Martinez Salcedok, dioen bezala: “Euskadiko Gizarte Ekintzarik garrantzitsuena izaten jarraitzen dugu eta, bere tamainaren proportzioan, Espainiako garrantzitsuena”.

“Nahiz eta egoera ekonomikoa ez den onena izan, aurrekontua igo egin dugu 2014koaren aldean. Argi ditugu geure helburua eta izateko arrazoia, eta ildo horretan jarraituko dugu lanean”. Horren haritik, Martinezek esan du “Gizarte Ekintza iraunkor baten alde egiten dugula, denboran aurrekontu egonkorra izango duena, profesionala eta proiektuak garatzera bideratua”.