2,2 milioi utzi ditu 'El Niño'-k Bilbon

uriola.eus 2015ko urt. 7a, 09:52

Argazkia: Oskar Martinez

Bilboko hiru loteria administraziok saldu dute 'El Niño' loteria zozketako bigarren zenbaki saritua. 

43.743 zenbakiak 2,2 milioi euro utzi ditu Bilbon. Ormaechea admnistrazioak, Maximo Agirre kaleko loteria administrazioak eta Corte Ingles barruan dagoen saltokiak bigarren zenbaki horretako serie bana saldu dute. Hortaz, 43.743 zenbakiko dezimoko 75.000 euro eskuratuko dituzte zorioneko irabazleek.

2014ko Gabonetako Loteria Nazional zozketan Ormaecheak laugarren zenbaki sarituko 450 dezimo saldu zituen. Guztira, 9 milioi euro banatu zituen.

 

[2014/12/23] 9 milioi euro inguru utzi ditu loteriak Bilbon