Telefono bidez (902 733 490 – 688 630 747), posta elektroniko bidez (linea3@ets-rfv.es) edota aurrez aurre Txurdinagan ETSk duen Bezeroentzako Arreta Bulegoan eman daiteke izena. Interesa dutenek izen-abizenak, adina, bizitokia, NAN eta kontakturako telefono edo posta elektroniko helbidea eman beharko dituzte.
3.Linea
70.000 pertsonako guneari garraio zerbitzua emango dio metroko 3.Lineak; Etxebarri eta Matiko artean 7,5 minuturo. Linea berria 5.885 metro luze izango da, eta erdibana ordainduko dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.
Zazpi geltoki izango ditu: Etxebarriko San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Casco Viejo, Uribarri eta Matiko. Zazpi geltokiek Norman Foster arkitektoak diseinatutako tipologia izango dute, metroko 1. eta 2. Lineek bezalatsu.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik jakitera eman duenez, Otxarkoaga-Txurdinaga zatia, egite-fasean egun, eta Alde Zaharreko geltokia izan ezik, gainerako tunelak eta lezeak zulatuta daude, eta estaldura ezarrita daukate. 2015 eta 2016an trenbide, katenaria, energia, eskailera mekaniko, igogailu, aireztatze eta trenen kontrol-sistema arloan lanak egitekoak dira.
Aurpegi iluna
Uribarri eta Otxarkoagako auzo elkarteek hainbat aldiz salatu dituzte 3. Linearen obren atzerapena, gainkostua, beharginen lan baldintza gogorrak eta erakundeen informazio falta.
[2014/05/29] Metroko 3. lineak auzoetan sortutako eragozpenekin amaitzeko eskatu du EH Bilduk
[2013/04/23] Metroko 3.linea ez da martxan hasiko 2017ra arte, onenean
[2013/04/22] Kontzentrazioa igande honetan metroko 3.lineako obren informazioa eskatzeko
[2013/04/22] Kontzentrazioa metroko 3.lineako obren informazioa eskatzeko
[2013/03/11] Metroko 3.lineako lanak geldi daudela ziurtatu dute eraikitzaileek
[2012/10/04] Gure Etxea: "Metroko 3. lineako lanen atzerapenarekin auzotarrei adarra jo zaie"