Athletic

Balenziagak eta Adurizek berritu dute

uriola.eus 2015ko urt. 9a, 09:00

Argazkia: www.athletic-club.net

Athletic Clubek eta Mikel Balenziaga eta Aritz Aduriz jokalariek azken hauen kontratua berritzea erabaki dute.

Horren arabera Balenziaga jokalaria izango da 2019ko ekainaren 30era arte eta bere hutsaltze klausula 35 milioi eurokoa izango da.

Adurizen kasuan, bere kontratua 2016ko ekainaren 30era arte luzatuko da. Halaber, 2017ko ekainaren 30era arte luzatzeko aukera dago. Bere hutsaltze klausula 36 milioi eurokoa izango da.