Udalak gazteekin duen konpromisoa berretsi du 'Partekatu' proiektuaren bidez

uriola.eus 2015ko urt. 12a, 09:45

kazeta.eus

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol saila, Etorkintza Fundazioarekin elkarlanean, 'Partekatu, Komunitatea eta Gazteak' izeneko proiektu piloto parte hartzaile eta komunitarioa ari da garatzen.

Ekimena, lehenengo barrutian  jarriko dana martxan (Deuston), prozesu parte-hartzaile baten bidez komunitateko eta bereziki, barrutiko gazteen itxaropenak, kezkak, beharrizanak eta indarguneak zehaztuko dituen ikerketa batean oinarritzen da.

Abilezia emozionalen garapenean egingo den lan berezia nabarmendu behar da eta horretarako, gazteekin komunikazio zubiak eraikiko dira. Proiektuan, prozesua eta emaitzak deskribatzen dituen bideo erakargarri bat ere egingo da, ikuspuntu baikor batetik, komunitatearekin egin den lan guztia zabaltzeko helburuarekin. Bideoa sare sozialetan eta ikastetxeetan zehar hedatzea proposatzen da, parte-hartze proposamenak bildu eta epe luze-ertainera lan egiteko xedearekin. Hurrengo hauek dira azarotik orain arte garatu diren ekintzak:

- Proiekturako interesgarriak diren barrutiko baliabideen miaketa eta maparen sorrera: elkarteak, eskolak, gaztelekuak, ikasleen etxebizitzak, lonjak…

- Proiektuaren aurkezpen publikoa barrutiaren komisio gizakulturalaren aurrean.

- Proiektuaren helburuetarako interesgarriak diren pertsonekin eta baliabideekin harremana.

Proiektuaren lehen balorazioa oso positiboa izan da eta parte hartzeko prest agertzen dira. Urtarrilean proiektuaren garapen faseari hasiera emango zaio elkarrizketekin, eztabaida taldeekin eta bideo baten grabazioarekin.

Lankidetza hitzarmena, gazteak alkoholaren kontsumoaz informatu eta sentsibilizatzeko.
Bilboko Udalak, Euskara, Gazteria eta Kirol sailaren bitartez, lankidetza hitzarmen bat sinatu du Alkoholiko Anonimoen Elkartearekin eta Bilboko ikastetxeekin, gazteak alkoholaren kontsumoari buruz informatzeko, sentsibilizatzeko eta prebenitzeko.

Gauzak horrela, alderdi guztiek adierazten dute hurrengo interesa: gazteak alkoholaren kontsumoaz sentsibilizatzeko helburuarekin Alkoholiko Anonimoen Elkarteak egiten duen lana eta esperientzia pertsonalak, Bilboko zenbait ikastetxeetako gazteen artean ezagutaraztea.

Elkarteak, Alkoholiko Anonimoen Sendatze Programa zabalduko du, hurrengo metedologia jarraituz: bi partaidez osatutako taldeek Alkoholiko Anonimoen Elkarteari buruzko informazioa azalduko dute, zer den, nola funtzionatzen duen, partaideak zeintzuk diren, bilerak non egiten diren, nolakoak diren sendatze-bilera horiek, elkartearekin kontaktuan jartzeko eta informazioa edo laguntza eskatzeko jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren…

Programaren gakoa publikoari errazten zaion informazioan datza, Bizkaiko Alkoholiko Anonimoen Elkartearen esperientzien transmisioaren bitartez zabaltzen den informazioan. Guzti hau, garatuko diren mahai-inguru zein bestelako informazioarekin indartuko da, zuzentzen garen xede taldearen ondorioetatik ateratako informazioarekin. Hizketaldi edo solasaldi hauen iraupena 60 minutukoa izango da, beti ere, informazio jasotzen duen publikoaren beharrizan zein interesen arabera moldatzeko aukerarekin.

Bizkaiko Alkoholiko Anonimoen Elkarteak, bertako 19 talderen bitartez funtzionatzen du. Astero 50 bilera baino gehiago antolatzen dira eta guztira 400 alkoholiko baino gehiago ari dira sendatzen une honetan. Alkoholiko Anonimoen komunitateak, 300.000 talde baino gehiago ditu munduko 250 herrialde baino gehiagotan zehar banatuta, guztira 2.500.000 alkoholiko sendatzeko lanean dihardutenak. Egun, Espainian 550 talderen bitartez funtzionatzen du Elkarteak. Astero 2.000 bilera baino gehiago antolatzen dira, 15.000 alkoholiko baino gehiago sendatzeko xedearekin.

“Gizatasunaren Sustatzaileak”

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol sailak, 2014.urtean jarri zuen martxan “Gizatasunaren Sustatzaileak” proiektua. Ekimen honen helburu nagusia, Bilboko gazteen aisialdian gizalegezko jarrerak sustatzea izan da.