Bilboko Udalak hiriko elkarte-ehunaren aldeko apustua berretsi du irabazi asmorik gabeko entitateen lana laguntzeko diru-partida bere horretan utzita.
Horrela bada, "egungo egoera ekonomiko zailaren gainetik", Udalak 2.213.040 euro bideratu ditu aurten irabazi asmorik gabeko entitateen programak diruz laguntzeko, aurreko urtea baino 185.774 euro gehiago (%9). Gehikuntza honen onuradun esparruak honako hauek dira: Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak, Euskara, Jaiak, Immigrazioa, Gazteria, Ingurumena, Berdintasunerako promozioa, Partaidetza eta Barrutiak eta Osasun eta kontsumo esparrua.
Diru-laguntzak eskatzeko epea bihar, urtarrilaren 13an (martitzena) hasiko da eta otsailaren 12ra arte egongo da irekita. Laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute gizarte-itzulkin garrantzitsuko proiektuak garatzeko interesa duten erakundeek, udal jardueraren osagarriak eta Udaleko sailen helburuak betetzeko lagungarriak badira: Gizarte Ekintza, Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Immigrazioa, Jaiak, Hezkuntza, Berdintasuna, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza.
Aurreko urteetan bezala, Bilboko Udaleko "Sail guztien arteko lankidetzaren emaitza" da deialdia.
Eskariak udalaren webgunearen bidez, Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eta barrutietako udal bulegoetan izapidetu ahal izango dira. Prozesua errazteko, Udalak laguntza eskainiko du, esaterako, 010/944.010.010 telefonoan kontsultak egiteko aukera egongo da.
Eskatutako diru-laguntzen kontsulta
Oihkoa den bezala bezala eskatutako diru-laguntzen izapide-egoera Udalaren webgunean kontsultatzeko aukera izango da. Horretarako, ziurtagiri elektroniko onartua edo Bilboko Udaleko web orrialdera sartzeko pasa-hitza erabiliz, irabazi asmorik gabeko entitateek eskarien egoera kontsultatzeko aukera izango dute, 2015ekoak nahiz aurreko deialdietakoak (2007tik aurrera, hori barne).
On line izapideak
"Komunikazioa indartu, gertutasuna eta gardentasuna hobetu, dokumentazioa murriztu eta izapideak bizkortzeko asmoz", Bilboko Udalak entitate interesatuen esku jarri du www.bilbao.net webgunea, informazioa kontsultatu eta eskariak sarean egin ditzaten, udal bulegoetara joan beharrik gabe.
Entitate desberdinek, entitate motaren arabera jaso ditzaketen laguntza-ildoetara zuzenean sartu ahal izango dira webgunearen bidez. Prozedura erraz bati jarraituta, haien datuak bete eta proiektuaren xehetasunak bidaliko dituzte interneten bidez.
Kontsultak egiteko telefonoa
Prozesuan sor litezkeen zalantzak argitzeko, Bilboko Udalak laguntza emateko 010/944 010 010 telefono-zenbakia jarri du (08:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera).
Informazio-saioak
Azkenik, Udalaren diru-laguntzen deialdiaren inguruko prestakuntza-saioak egingo dira (baldintza orokorrak, aurrekontuak, justifikazioa…): urtarrilaren 21ean (euskaraz) eta urtarrilaren 22an (gaztelaniaz) Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa eraikina), 18:30etik 21:30era. Saiootan parte hartzeko izena eman behar da aurretik 010/944.010.010 telefonora deituta (pertsona bakarra entitate bakoitzeko).
Oinarriak
Deialdian oinarri orokorrak, prozedura komuna arautzen dutenak, eta oinarri espezifikoak daude, alderdi hauek zehazten dituztenak: eskatzaileak, diru-laguntzen zenbatekoak, banatzeko sistema, programa bakoitzerako gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak, gehienez aurkeztu daitezkeen programak...
Diru-laguntza eskatu nahi duten erakundeek oinarri orokorretan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Oinarri horiek eskura dituzte elkarteek www.bilbao.net webgunean, Herritarrei Laguntzeko Bulego Nagusian eta barrutietako bulegoetan.
Diru-laguntzaren esparru espezifikoak
2015eko deialdi honetarako 2.213.040 euro bideratu dira guztira, 12 esparru eta 20 laguntza-ildotan banatuta, honela:
Gizarte Ekintza
160.000 euro bideratuko dira guztira, era honetan banakatuta:
• Adingabeen ongizatea sustateko programen babesa: 40.000 euro.
• Elkarteratzea eta gizarte parte hartzea sustatuko duten programen babesa: 80.000 euro.
• Gizarteratzea sustatuko duten programen babesa: 40.000 euro.
Partaidetza eta Barrrutiak
Aurrekontua 29.800 eurokoa da. Kopuru hori Herritarren Partaidetzako Erakundeen Udal Erroldan izena emanda duten auzo-izaerako elkarteen garapenean laguntzeko, elkarte horien jarduteko eremua auzoa edo barrutia denean, eta herritarren partaidetza bultzatzeko izango da.
Kultura
Guztira 79.200 euroko diru-laguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.
Euskara
158.600 eurora iritsiko dira laguntzak, honela banatuta:
• Eskoletako programak: 29.700 euro.
• Euskararen sustapena: 128.900 euro.
Hezkuntza
173.800 euro, horietatik 109.400 euro hezkuntzaren arloko programetarako eta 64.400 euro eskola-igeriketa bultzatzeko.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea
15.000 euro, guztia emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko programetarako.
Gazteria
70.000 euroko laguntza emango da, guztia aisialdiaren eta denbora librearen arloan diharduten elkarteen programetarako eta haur eta gaztetxoentzako jaiak antolatzeko.
Ingurumena
30.000 euroko laguntza emango da, guztia Agenda 21en bitartez, Auzoetako Bihotzen ingurumen eta gizarte hobekuntzarako.
Osasuna eta kontsumoa
131.500 euro, honela banatuta:
• Osasuna sustatzeko programak: 98.500 euro
• Droga-menpekotasunen inguruko programak: 33.000 euro
Garapenerako lankidetza eta Giza Eskubideak
1.314.140 euro, honela banatuta:
• Garapenerako nazioarteko lankidetzako urteko programak: 701.140 euro.
• Garapenerako nazioarteko lankidetzako bi urteko programak: 250.000 euro (urte bakoitzeko).
• Garapenerako sentsibilizaziorako eta ezkuntzarako urteko programak: 73.000 euro.
• Bi urteko Garapenerako sentsibiliate eta heziketa programak : 20.000 (urte bakoitzeko).
Immigrazioa
12.000 euro, guztia etorkinen elkarteen funtzionamendurako programetarako.
Jaiak
39.000 euro, guztia auzoetako jaietarako.
Eskariak jasotzea eta aurkeztea
Eskariak webgunean, Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eta barrutietako udal bulegoetan izapidetu daitezke.
• Herritarrei Laguntzeko bulego nagusia: Ernesto Erkoreka plaza, 12
• 1. barrutiko bulegoa: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 42
• 2. barrutiko bulegoa: Iturriondo plaza, 4
• 3. barrutiko bulegoa: Txomin Garat etorbidea, 12-18
• 4. barrutiko bulegoa: Circo Amateur Club Deportivo, 2
• 5. barrutiko bulegoa: Pilota, 10
• 6. barrutiko bulegoa: Barrainkua, 5
• 7. barrutiko bulegoa: Altube zeharbidea, 6
• 8. barrutiko bulegoa (Basurtu): Zankoeta 1.
• 8. barrutiko bulegoa (Zorrotza): Hermógenes Rojo, 1
Ordutegia:
- Goizez: astelehenetik barikura, 8:30etik 14:00etara (bulego guztietan)
- Arratsaldez: eguenetan, 16:30etik 19:30era (bulego nagusian bakarrik)