Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala pozik agertu dira Red Bull Cliff Diving World Series 2015 lehiaketako final handia Bizkaiko hiriburuan egingo dela jakin ondoren. Irailaren 26an izango da, Salbe zubian berriro ere.
Erakunde bien ustez, Bilbo aukeratzea nazioarteko lehiaketa horretako final handiaren egoitza izateko jauzi kualitatibo garrantzitsua da pasa den urteari dagokionez; izan ere, iaz lehiaketa horren faseetako bat hartu zuen hiriburuak. Eta uste dute ondo egindako lana aitortzeko modu bat dela; iaz ekimen honen ospakizunarekin loturaren bat izan zuten guztiei, gure sektore turistikoari eta Bizkaiko eta Bilboko herritar guztiei esker ona adierazteko modu bat, antolatzaile eta jauzilarien aldetik baloraziorik onena lortu zuen faktoreetako bat izan zelako jasotako harrera ona eta publikoaren parte-hartzea.
Gainera, Red Bull jauzien final handia bertan egiteak nazioarteko beste bultzada bat izango da Bilbo Bizkaia irudiarentzat, eta eragin positiboa izango du hiriko eta lurraldeko ekonomian.
EH Bilduk Red Bull bezalako entrepresa bati horrelako ekimenak antolatzeagatik ematen zaion dirutza kritikatu du.