Langabeziak beherakada nabaria izan du abenduan Bilbon

uriola.eus 2015ko urt. 13a, 15:33

Azaroko, zein gainontzeko hilabeteetako, datuei erreparatuta, argi ikus daiteke abenduan langabeziak beherakada handia izan duela Bizkaiko hiriburuan. 

Abendukoak, azken urteko datu onenak izan dira langabeziari dagokionez. Guztira, 31.042 pertsona zeuden abenduan lanik egin gabe; azaroan (31.602) baino 560 gutxiago. Hobekuntza handiena zerbitzuetan eman da; azaroan (20.958) baino 498 langabe gutxiago egon baitziren abenduan. Nekazaritzan ez da asko nabaritu, abenduan 572 lagun zeuden lan egin gabe sektore honetan eta azaroan aldiz, 582.

Bestalde, industrian eta eraikuntzan handitu egin da langabe kopurua. Industrian, 2.804 lagun zeuden lan egin gabe, azaroan (2.791) baino 13 gehiago; eta eraikuntzan aldiz, 3.574, azaroan (3.434) baino 140 gehiago.

Aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen artean ere beherakada egon da. Abenduan talde honetako 3.632 lagunek ez zuten lanik, azaroan (3.837) baino 205 gutxiago.