Athletic

Malaga - Athletic, Bigarren txanda

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2015ko urt. 25a, 13:36

Argazkia: http://www.athletic-club.net

Athleticek Malagaren aurka jokatuko du San Mamesen arratsaldeko 17:00etan.

Malagaren kontra jokatuko duten hirukotearen bigarren txanda dugu gaurkoa. La Rosaledan jokatu ostean, San Mamesen izango dira hurrengo bi partidak, gaurkoa ligako 20. jardunaldia, eta eguenenan Kopako final-laurdenetako itzulia izango da, gaueko 22:00etan.

Ligan sei partida daramatzate Valeverderen mutilak irabazi barik, 18 puntutik bakarra lortuz. Bolada txar hau da Lezaman gehien kezkatzen duena, Liga bait da ardurarik nagusiena. Horrez gain, gaur irabaziz gero, eredutzat hartu dezakete eguenean errepikatzeko.

Malagan partidu zuzena egin arren, aldaketak egongo dira hasierako hamaikakoan. Iraizoz atera itzuliko da, eta Iagorekin bat, Gurpegi eta Williams gutxienez aulkira itzuliko dira. Valverdek ez zuen argitu nor izango den Laporteren bikotea, ezta San Jose hasieratik jokatuko duen edo ez. Gaurko hamaiakakoa oso berezia izan daiteke.

Malagak, bere aldetik, Camacho erdilaria berreskuratuko du. Berarekin bat Javi Guerra aurrelaria bere lehenengo deialdian sartu da. Valladoliden ederto aritu eta gero Ingalaterrara joan zen, baina ez du nahi duen guztia jokatu, eta Izarren Ligara itzultzea erabaki du. Beraz, Amrabatekin bat, bikote ederra osotu dezakete Malagaren aurrealdean.

Valverderen deiaidian ez dira aldaketa askorik egon, Muniain etxean geldituko da partida honetaneta ligako hurrengoan, eta bere ordez, Txingurrik, Viguera deitu du: Iraizoz, Laporte, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Iago Herrerin, Susaeta, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Aduriz, Viguera, Aketxe, Balenziaga, Unai Lopez eta Williams sartu dira deialdian.