Elkarretaratzean, bost urtez Bizkaiko enpresa batentzat lanean egon eta gero, eta langabezia laguntza agortuta, 14 hilabetez diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) zain daraman pertsona batek parte hartu du. Baliabide faltak, alokairuan zegoen etxetik kaleratua izatea eragin dio eta gizarte eragileek jakinarazi dutenez, asteburuan kalean lo egin du eta orain, lagun baten etxean dago.
Gaurko protestaren bidez, "egunerokotasunean, gizarte laguntzak eskatzen dituzten familien espedienteak bideratzean, Lanbiden ematen diren etengabeko murrizketak" agerian utzi nahi izan dituzte. Era beran, euren zerbitzuaren erabiltzaileei harreta emateko langile falta ere mahaigaineratu dute.