German Gabrielek ez du Bilbao Basketen jarraituko

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2015ko ots. 2a, 08:00

Taldea eta hegal-pibota akordio batera heldu ziren larunbatean. Jokalaria Malagara itzuliko da.

German Gabrielek ez du beltzezko gizonen elastikoa defendituko. Larunbatean egindako akordioaren ostean, jokalaria Bilbotik joango da.

Gabrielen egoera ez da goxoa izan denboraldi honetan. Sito Alonsok heldu bezain laster bere zerbitzuekin ez zuela kontatuko esan zuen, baina jokalariak urte bateko kontratua zuen oraindik. Roger Grimaurekin egin zen moduan, taldeak Caracaseko jokalariarekin akordio batera heltzea bilatzen zuen baina negoziaketak apurtu ostean, 12 zenbakiak bere taldekideekin entrenamenduak hasi zituen. 34 urteko jokalariak 8 partidu jokatu ditu 2014-2015 denboraldi honetan, batazbeste 7 minutu jokatuz.

Jokatzen jarraitzeko bi aukera zituen: Sevilla eta Malaga, sailkapenaren azkenengo postuan dagoen taldea eta liderra hurrenez-hurren. Lehenengo taldean minutuak pilatzeko aukera aproposa zuen arren, ACBn debuta egin zuen taldera bueltatzea erabaki du. 3 zenbakia izango du Malagan eta Joan Plazaren aginduetara egongo da.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga