Udaletxeko zubia aztergai

uriola.eus 2015ko ots. 3a, 14:01

Flicker: Karrikas

Bilboko Obra eta Zerbitzu sailak zubiaren egoera eta honek sortzen dituen dardarak aztertzeko ikerketa teknikoa eskatu du. Fran Viñez zuzendariaren arabera, otsailaren bukaeran izango dute diagnostikoa.

Urteak pasatu dira eta azpiegituraren azterketa egiteko garaia heldu dela uste du Obra eta Zerbitzu sailak. Azterketaren emaitza negatiboa bada, hartu beharreko neurriak zehazten dituen beste txosten bat eskatuko du Udalak seguruenik. Neurri horiek bi motakoak izango dira: alde batetik, zubiaren zaharkitzea saihestuko dituzten prebentziozko neurriak; eta bestetik, dardarak murriztera bideratutako neurri zuzentzaileak.

Udaletxeko zubia 1934. urtean inauguratu zen, eta urte batzuk geroago, 1969an, bi aldeak lotu zituzten (itsasontzi handiek zubi azpitik pasatzeari utzi ziotenean, ez zuten zabalduta jarraitzeko beharrik ikusi). Deustuko zubiarekin konparatua izan daudaletxeko azpiegitura; izan ere, orain dela sei urte biak konpondu zituzten. Obra horietan taula, baranda edota argiztapenarekin zerikusia zuten materialak hobetu ziren.