Elurteen Operatibo Berezia abiarazi du Udalak

uriola.eus 2015ko ots. 3a, 14:51

Flicker: Svet Ivantchev

Datozen egunotarako aurreikusita dauden muturreko baldintza meteorologikoei aurre egiteko Bilboko Udalak Elurteen Operatibo Berezia aktibatu du jada.

Gauerdiaz geroztik alerta laranja egoeran sartuko gara hotzagatik eta elurragatik, eta bihar eguerditik aurrera, elur-kota 200 metrora eta noizbehinka itsas-mailara jaits daiteke. Aurreikuspenen arabera, egoera bere horretan manten liteke asteburura arte, eta horren aurrean, errepidez joan-etorririk ez egitea gomendatu dau Udalak. Egin behar izanez gero, arreta handiz ibiltzea eta aldez aurretik bide-sarearen egoerari buruzko informazioa biltzea gomendatzen du.

Prebentzio-neurri gisa, garbiketa-taldeek gatza botako dute udal beharginek kalterik handien sor daitekeen hiri-guneetan. Talde horien lehentasunetariko bat da hiriko bide nagusiak eta zubiak erabiltzeko moduan izatea.

Halaber, merkatuetara, ikastetxeetara, garraio-zerbitzuetara (Termibus, autobus-geltokiak eta -geralekuak, metroa eta trena) eta osasun-zentroetara eta ospitaletara joateko sarrerak bermatuko dira. Arreta berezia izango dute ere Santa Marina Ospitalerako errepidearekin eta oinezkoen pasabideekin (Zubi Zuri eta Arrupe); gainera, espaloiak, eskailerak eta aireko pasabideak kontrolatuko dira.