Agerraldian plazaratu dutenez, 2013ko datuei erreparatuz, agerian geratzen da Segurantza Sozialean alta emandako pertsonen gorakada nabaria izan dela:
Etxean lan egin baina bertan bizi ez den langile gehiagoak du Segurantza Soziala. Etorkinen kasuan 2013an %70 ziren eta 2014an %76,52. Bertakoen kasuan, %64,79tik %69,23ra pasa da portzentajea. "Zentzu horretan, agerian geratzen da bertako langileak direla hein handiagoan ezkutuko ekonomian lanean dabiltzanak".
Beste alde batetik, azpimarratu dute, etxean lan egin eta bertan bizi diren langileen kasuan, bertakoak diren eta Segurantza Sozialean alta emanda daudenen ehunekoak gora egin duela %87,99tik %100era. Baina etorkinei erreparatuz, portzentajeak behera egin du %82,99tik %81,40ra.
Bukatzeko, Etxeko Langileen Elkartetik gehitu dute, beste urte batez, agerian geratu dela etxeko langileek zaintzarako beharrizanei erantzuten dietela gehienbat. Artatutako langileen %76,20 zaintzarako kontratatuak izan ziren; horietatik %82 adinekoekin lan egin zuten eta beste %18 umeekin. Etxean lan egin eta bizi diren langileen kasuan 10etik 8 bakarrik bizi ziren zaintzen zuten pertsonarekin.