Uribarriko Gure Etxea elkarteak bideratu die bai Udalari bai funikularreko arduradunei Mirador a Bilbaoko eta inguru hurbileneko auzotarren kolektiboaren eskaria. 593 sinadurek babesten duten eskaria.
Kastaños eta Artxanda zonaldeak batzen dituen funikularraren ibilbidean "tarteko geraleku bat instalatzeko" eskatzen diote auzotarrek Bilboko Udalari. Geraleku horrek "zonaldean bizi garenoi eta batik bat adineko pertsonen irisgarritasun zailtasunei irtenbidea emango die”.
Artxandako funikularraren ibilbidean tarteko geralekua ezartzeko eskaera ez da berria. Artxandako aldapan bizi diren auzotarren aspaldiko aldarrikapena da. Eskaera horri forma eman nahian, 2009an tarteko geralekuaren bideragarritasuna aztertzeko txosten teknikoa osatu zuen Gure Etxea auzo elkarteak profesionalen laguntzarekin.