Guztira, 31. 997 langabe egon ziren urtarrilean Bilbon, abenduan (31.042) bainoa 955 gehiago. Gorakada handiena zerbitzuetan eman da; abenduan (20.460) baino 814 langabe gehiago egon baitziren urtarrilean (21. 274). Era berean, industrian, 2.897 lagun zeuden lanik egin gabe urte hasieran, abenduan (2.804) baino 93 gehiago; eta nezakaritzan aldea 3 pertsonakoa izan da, 575era helduz.
Eraikuntza izan da beherakada izan duen sektore bakarra, hala ere, aldea oso txikia izan da; urtarrilean 3. 571 langabe zeuden eta abenduan 3.574.
Aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen artean ere gorakada agerian geratu da. Abenduan 3.632 lagunek osatzen zuten talde hau eta urtarrilean, 3.680k, 48 gehiagok.
2014ko datuak