Bilbo BSRk ezustekoa eman nahi du gurpil-ahulkiko saskibaloi Errege Kopan

uriola.eus 2015ko ots. 18a, 08:45

Datorren otsailaren 21 eta 22an Gurpil-Ahulkiko Saskibaloiaren XXXVII. Errege Kopa ospatuko da Valladoliden. Norgehiagokak “Huerta del Rey” eta “Pilar Fernandez de Valderrama”-ko polikiroldegietan jokatuko dira. Bertan, estatu mailako zortzi talderik onenak lehiatuko dira, tartean Bidaideak Bilbo BSR.

Talde bilbotarrak ezustekoa eman nahi du baina horretarako, lehenego partidan talde anfitrioia garaitu beharko du, Valladolideko Fundacion Grupo Norte taldea. Urtarrilaren 14an Valladolideko Udaletxean izandako zozketan, hurrengo norgehiagokak suertatu ziren final laurdenetarako: CD Irunion de Madrid (azken edizioetako garailea) – Club Amfiv de Vigo, BSR Amiab Albacete – Clinicas Rincon Amivel de Velez Malaga eta Mideba Extremadura – BSR ACE Gran Canaria. Final laurdenetako partida hauek larunbat goizean jokatuko dira 10:30etan eta 12:30etan. Finalaurrekoak arratsaldean izango dira, 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena. Igande goizean, 10:00etan hirugarren postua eskuratzeko partida izango da eta final handia 12:00etan jokatuko da, Pilar Fernández de Valderrama pabilioian.

BSRk finalera gonbidatzen zaitu

Bidaideak Bilbao BSRk Valladolidera joateko bidaia antolatu du taldea babestu nahi duten zaleentzako.