Langabeziari aurre egiteko "lan banaketa" exijitu dute

uriola.eus 2015ko ots. 19a, 13:09

Argazkia: @EcuadorEtxea

Bizkaiko langabeen kolektibo eta asanbladek, beste behin, Bilboko kaleetan bat egin dute. Foru jauregiaren aurrean kontzentratu dira gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiari "inplikazioa" eskatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiari luzatu dizkio eskari eta mezuak Bizkaiko Langabeen Koordinakundeak gaurkoan. "Bizkaian egunerokoa den" langabezia, ezegonkortasuna, pobrezia eta miseriaren aurrean, "inplika dadila" eskatzeko.
 
Horregatik Kale Nagusian 80 lagun inguruk zabaldu duten pankartako mezuan langabeziari "lan banaketarekin" erantzun behar zaiola gogorarazi diote Jose Luis Bilbaok zuzentzen duen erakundeari. Eskari orokorra zehazteraino, "Eraikuntzako lan hitzarmen kolektiboa errespeta dadila" exijitu dute langabeek. Hitzarmen kolektiboa betez gero, lana banaketa orekatuagoa izango dela defendatzen du Bizkaiko Langabeen Koordinakundeak.