I. Panda Trophy lehiaketa gaur atera da Areatzako teilapeetatik Almeriarantz. Hortik Marokora joko dute otsailaren 21tik 28ra bitartean herrialde hartan aurreikusitako etapak egiteko, Aljeriako mugatik gertu, hurrengo hirien artean: Nador, Uxda, Buarfa, Merzuga, Midelt eta Iframe.
Proba honetan 15 talde egongo dira (horietako 8 Bilbokoak) eta parte-hartzaileetariko batzuei lehiarako autoa alokatzeko aukera eman die, abentura honetan esku hartzeko denbora eta dirua inbertitu behar izan gabe. Lehiaketa honek Sports Adventure izen handiko enpresaren babes teknikoa dauka.
Laguntza Humanitarioa
Panda Trophy raidaren osagai nagusietariko bat laguntza humanitarioaren banaketa da, batik bat, arropa, zapatak, botikak, material eskolarra, jostailuak, janaria, osasun-materiala, etab. Horren bidez, Maroko Atlaseko eta Erg Xebbiko urruneko herrixketako bizimoduaren baldintzak hobetuko dira.
Gainera, Alberto Contador Fundazioarekin egindako hitzarmenari esker, Panda Trophy raidaren bitartez, 40 bizikleta banatuko dira eskolara joateko distantzia oso luzeak egin behar dituzten umeen artean.